XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MOTOZALE ITSUA Xabier eta Garikoitzi
BEREAK dituzte mendiak,
bereak kaleak:
halakoak izaten dira,
maiz, motozaleak.

Halakoa zen Miren ere:
motozale itsu;
motoen inguruan beti,
berritsu-berritsu.

-Yamaha bat erosi, aita;
erosi, bai, arren.
-Nik ez niken nahi geratzerik
hanketatik herren.

Baina Mirenek bereari
gogor zion eutsi,
ta handik urte batzuetara
aitak zuen etsi.

-Hortxe daukan hire motoa,
hor hire yamaha.
Alai-alai jarri zen Miren,
ijiji-ajaja.